Etxeko korrikalariak izan dira nagusi Beñat Elzon
2016/11/02
Claudia Behobide eta Iker Oliveri hondarribiarrek irabazi dute Beñat Elzo mendi lasterketaren hirugarren edizioa. 40:12ko denbora behar izan zuen Oliverik ibilbidea osatzeko, eta Erlaitz Mendi Elkarteko Mugalarietan taldekide zuen Beñat Elzori eskaini zion garaipena. Emakumezkoetan Claudia Behobide izan zen nagusi, lehen aldiz parte hartu zuen arren (47:53). Guztira, 269 lagunek amaitu zuten proba.