Etxean huts egin du Hendaiak

2017/03/14
Etxean huts egin du Hendaiak

HENDAIA: Sallaber – Danjou, Jaubert-Alzate, Gaillardet, Artayet – Bainconau, Laurent – C. Pinon, Betachet, Le Calvez – Vial, Zubizarreta – Hiriart, Azpiroz, Larribe. Aldaketak: Cazet, Eceizabarrena, Ibarburu, V. Pinon, Labarthe, Lopez Herrero, Bordes.

PEYREHORADE: Laplace-Claverie – Sorhouet, Garcia, Bonnet, Discazeaux – Pasquier, Gatuingt – Montois, Cassagne, Darrigol – Lacastaignerate, Garces – Lescoulié, Bonnemayre, Darrieumerlou. Aldaketak: Campet, Duplaquet, Dufau, Cousinet, Dubois, Cibé, Berraute.

Lannemezanen garaipen handia lortu eta gero, atzera pausoa eman du Hendaiak, Peyrehoraderen aurka galdu baitzuen larunbatean Ondarraitzen. Igandeko euri jasa libratu zuten xuriek, baina arerioaren nagusitasuna jasan behar izan zuten, trukean. Lehen puntuak Hendaiak lortu zituen, 3-0ekoarekin. Atsedenaldirako, ordea, abantaila hartu zuten kanpokoek (3-7).

Bigarren zatian ere indartsu hasi zen Hendaia, markagailuari buelta emateraino (15-7). Peyrehoradek, ordea, tamainako erantzuna eman zion (15-22). Azken minutuetan, kaltea murriztu zuten bidasoarrek, defentsako bonusa eskuratuta. Porrotaren ondorioz, bi puntuko errenta besterik ez du Hendaiak, Maule bigarren sailkatuarekiko.