ETTU CUPARI AGUR ETA LIGAN GARAIPENA

2018/12/18
Chartrera egin zuten visitan 3-1 galdu zuen Lekaeneak, emakumezkoen superdibisioan ordea, garaipena
ETTU CUPARI AGUR ETA LIGAN GARAIPENA

Inoiz baino hurrunago iritsi dira Lekaenea taldeko gizonezkoak ETTU Cupean, hain zuzen laugarren fasera iritsi dira. Chartre talde frantsesak Sonia Etxazarreta Kirol Gunean 1-3 irabazi ostean, euren etxean ere maisuki nagusitu ziren.

Talde irundarraren betebeharra ez zen batere erraza. 0-3 irabazi behar zuten ETTU Cuparen fase berri bat jokatzeko, baina Endika Diezek, Hampus Soderlundek eta Daniel Kosibak osatu zuten taldeak ezin izan zuten frantsesei aurre egin.

Kosibak lehen partidua galduta norgehiagokak emozio guztia galdu zuen. Soderlundek eta Diezek ezta ezin izan zuten Romain Lorentz eta Vincent Picard garaitu eta beraz, lehen esan dugun bezala, Lekaeneak ETTU Cupari agur esan zion.

ETTU Cupa hurrengo urtean ikusteko gogoekin geratu dira Lekaenea taldeko zaletuak, izan ere, nesken taldea txapelketa honetako hirugarren fasera iritsi ziren era, beraz bai emakumezkoetan zein gizonezkoetan lan ederra burutu dute.

Ostiralean ere, Artealen aurka porrota jasan zuen gizonezko taldeak. Endika Diezek, Jaime Vidalek eta Dorde Borcicek parte hartu zuten eta 4-0 galdu zuten talde galiziarraren aurka.

4-0 Balaguer-Villar Logistici

Tecnigen Linaresen aurkako norgehiagoka buruan zuten Lekeneako neskek eta talde kataluinarrak andaluzian apurtutako platerak ordaindu zituzten. Denboraldi honetan lehen aldiz 4-0 garaitzea lortu zuen Ioana Teclak, Lin Chia-Chihk eta Belen Calvok osatutako taldeak.

Garaipen honen bitartez, Lekeanea 10 punturekin sailkapeneko bostgarren postuan kokatzen da.