ETA AZKENEAN…GARAIPENA
Hiru neurketen ondoren, Real Unionek berrio ere norgehiagoka bat irabazi du. Meritu bikoitza du garaipen honek, izan ere, etxetik kanpo jokatu zuten eta Leioa taldea bere etxean oso talde gogorra da. Emaitza honen bidez, talde irundarra sailkapeneko 11. postura igo dira 27 punturekin.
Leioa oso sasoi onean iristen zen norgehiagokara, azken hiru partiduak irabazi zuten bizkaitarrek, baina bolada guztiek amaiera dute eta larunbatean iritsi zen bukaera hori.
Lehen zatian zehar, bi taldeak oso zuhur jokatu zuten, errespetu handia erakutsi zuten batak besteari eta bi taldeek ez zuten hutsik egin nahi. Aukerarik gabe, norgehiagoka 0-0ekoarekin atsedenaldira iritsi zen. 45 minutu aukerak eta golak iristeke.
Aldageletatik bueltan, Real Union hobe kokatu zen Sarrienako futbol zelaian eta 66.minutuan Jorge Galanek penalti bat baliotu zuen irundarrak markagailuan aurreratzeko. Norgehiagoka oso alde jarri zitzaion Juan Dominguezen taldeari, baloiaren jabetza zuten eta markagailua alde. Baloia ongi kudeatuta, neurketa bere amaierara iritsi zen eta talde txuribeltzaren jokalarien aurpegiak pozarren zeuden garaipen garrantzitsu hau lortuta.
Real Unionek Gernikaren aurka arituko da datorren larunbatean, promozio postuak markatzen duen taldea, beraz ez da neurketa erraza izango larunbatekoa.