Estutu egin da San Miguel Liga irabazteko lehia
2016/08/15
Urdaibaik eskuratu du aurten Zarauzko Bandera preziatua. Bi jardunaldiko estropada bakarra da ligan, eta Bou Bizkaia izan da ontzirik onena bietan. Larunbatean zazpi segundo atera dizkio Kaikuri, eta urrun samar gelditu da Hondarribia, hamabostera. Igandean ere urdinak izan dira nagusi, 19:50eko denborarekin, eta Ama Guadalupekoa zortzi segundora utzita. Asteburu gogorra, beraz, Hondarribiarentzat, eta indarberritzeko balio duena, Urdaibairentzat. Berdeak lider dira oraindik, baina puntu bakarreko abantaila dute sailkapenean Erantzuna emateko aukera aproposa izango du Hondarribiak larunbatean, abuztuaren 20an, etxean izango baitu estropada.