ESTU BAINA GARAIPEN APARTA
Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak dituen finaletatik lehena irabaztea lortu du, 24-22 Gernika garaitu zuen eta jada Elorrio 12 punturekin berdindu dituzte sailkapenean
Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak zuzeneko neurketa izan zuen larunbatean Plaiaundin, sailkapenean aurretik duten Gernikaren aurka jokatu zuten eta estu garaitu zituzten. Garaipen honen bitartez 12 puntu batu ditu talde bidasoatarrak eta sailkapenean Elorrio berdintzea lortu dute.
Lehen minutuetatik nabaritu zen neurketa estu joango zela, bi taldeek asko zuten jokoan eta garaipenaren bila irten ziren. Gernikarrak izan ziren lehenak markagailua mugitzen, 14.minutuan baloia ondo mugitu zuten eta lehen entsegua erdietsi zuten (0-5). Kolpe latza izan zen bidasoarrentzat, baina Eneko Martinezek hegal batetik zirrikitu bat ikusi zuen entsegua egiteko eta markagailua 5-5 berdintzeko.
Hurrengo minutuak Zaisa Txingudi Errugbi Taldearentzat izan ziren, presio handia burutu zuten eta baloia bikain mugitzen hasi ziren. Entsegua eta gauzatzea lortu zuten irundarrek eta neurketa atzetik hasi bazuten ere, 12-5 jarri ziren aurretik. Baian aurretik etxeko taldeak egin zuen bezala, Gernikarrek ere azkar errekazionatu zuen eta neurketa 12-12 berdintzeko kapazak izan ziren. Bazirudien atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zela, baina talde bidasoatarraren plakajean egindako akats batek bizkiatarrak lehen zatiko azken entsegua gauzatzea erakarri zuen (12-17).
Atzetik joan arren, Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak irabazteko aukerak zituenaren sentsazioak zituen, meleetan Gernikarrak baino gehiago ziren eta bigarren zatian meleen bitartez garaipena lotzen joan ziren. 51.minutuan mele baten ondotik lehen zatiko lehen entsegua erdietsi zuen talde bidasoatarrak eta berriz ere 19-17 aurretik jarri ziren markagailuan. Abantaila 58.minutura arte defendatzeko aukera izan zuten, Gernikak maul bikain bat burutu zuten eta 19-22koa ezarri zuten markagailuan.
Zaisa Txingudi Errugbi Klubak erasoan presioa areagotu zuen, zigor kolpeak lortu zituzten baina hurrun zeuden kolpea gauzatzeko. 79.minutuan zutoinetara bidaltzeko zigor kolpe bat mele batengatik ordezkatu zuten, eta meletik irtetean Zaisa Txingudi Errugbi Klubak 24-22a ezartzen zuen amaierako entsegua lortu zuten.