ESTEBAN SALINAS BIDASOAN ARITUKO DA BI DENBORALDIZ

2023/01/26
ESTEBAN SALINAS BIDASOAN ARITUKO DA BI DENBORALDIZ

Bidasoa eta Salinas aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, datozen bi denboraldietan, Irungo taldeko jokalaria izanen da txiletarra

Bidasoa Klubak eta Esteban Salinas jokalariak aurreko-akordio bat sinatu berri dute eta, horren ondorioz, datozen bi denboraldietan Irungo taldeko jokalaria izanen da pibote txiletarra.

Esteban Salinas Muñoz ezaguna da dagoeneko Artalekun. Izan ere, Bidasoan jokatu zuen txiletarrak bi urtez, hain zuzen, aro berriko lehen txapeldunordetzan Irungo taldeko pibotea izan zen Salinas. Irunen zegoela ere bere debuta egin zuen Europako Txapelketan eta bertan, hamabi partida jokatu zituen guztira eta 34 gol sartu.

Bidasoan egon aitzinetik ere bere ibilbidea egin zuen Plenitude ASOBAL Ligan Salinasek. 2014/2015 denboraldian egin zuen debuta Espainiako ligan MMT Zamora taldearekin. Bertan, 24 neurketa jokatu zituen eta 105 tanto batu. Hortik, TM Benidormera egin zuen salto eta hiru urtez aritu zen bertan (88 partidu eta 176 gol). Bidasoan egon zen ondotik eta Irungo taldetik Fraikin BM Granollersera joan zen txiletarra. Han eman ditu azken hiru urteak, 77 neurketa jokatuz eta 313 gol batuz. Azken talde honekin ere EHF Champions League txapelketako bederatzi neurketa jokatu ditu eta 28 gol sartu. Guztira, azken urteotan, ASOBAL Ligan eta Europako Txapelketan izan duen ibilbide guzti honetan, Salinasek 258 partida jokatu ditu eta 784 gol sartu.

Pibotea internazionala da gainera, eta berriki, Munduko Txapelketan parte hartu du Txileko selekzioarekin. Zazpi neurketa jokatu ditu guztira Salinasek txapelketan eta 23 gol sartu ditu.