ESPIGARES REAL UNIONGO JOKALARI BERRIA

2022/08/26
ESPIGARES REAL UNIONGO JOKALARI BERRIA

Granadako atzelaria Villarrealekin sinatutako akordioaren ondorioz arituko da Irunen

Real Union eta Villarreal CF taldeek akordio bat sinatu berri dute eta horren ondorioz, Antonio Espigares jokalaria utzita arituko da talde txuribeltzean. Irungo klubetik adierazi dutenez, 18 urteko atzelariak azterketa medikoak pasatu zituen atzo eta gaur eginen du lehen entrenamendua Aitor Zulaikaren taldearekin.

Espigares Villarreal taldearen harrobian hezitako jokalaria da eta ilusioz hartu du Irunera etortzeko erabaki hau: “Gogoz nator. Nire ibilbide profesionalean beste urrats bat da hazten jarraitzeko. Taldearekin entrenatzen hasteko irrikan nago”.