ESPERIENTZIAK BALIO BIKOITZA DUENEAN

2021/06/28
ESPERIENTZIAK BALIO BIKOITZA DUENEAN

Dominarik gabe, baina esperientzia handiarekin itzuli dira Poznanen 23 urtez azpiko eta junior mailako Europako Txapelketetan lehiatu diren Santiagotarrakeko palistak.

Ostegunean hasi eta igandean bukatu. Asteburuan zehar Poznanen, Poloniako hirian, sprint modalitateko 23 urtez azpiko eta junior mailako Europako Txapelketetan lehiatu dira Santiagotarrak Elkarteko hiru palista. Emaitza nabarmenena Nerea Garciak erdietsi du, K4 500 metroetan. Ostegunean zuzenean sailkatu zen finalerako eta igandean, zortzigarren postuan bukatu zuen proba.

Aitor Gorrotxategik eta Maialen Arsuagak ezin izan zuten finalean sailkatu. Ostegunean lasterketa bikaina egin zuen Gorrotxategik K1 1000 metroetan, hirugarren bukatu zuen bere seriea, finalera zuzenean sailkatzeko bi txartel soilik banatzen ziren. Horrek final erdietan lehitzaera behartu zuen eta 6. Postuan bukatu eta gero, A finaletik kanpo geratu zen. B finalean lehen postua erdietsi zuen eta sailkapen nagusian, 10.sailkatu bezala bukatu zuen.

Maialen Arsuagari dagokionez, osteguneko proban, 5.sailkatu zen K2 500 metroetako proban, finala eskuratzeko final erdia jokatu behar zuen eta horretan ere, 5.sailkatu zen Arsuaga; beraz, 11.postuan bukatu zuen txapelketa.

Uztailaren 11n maratoi modalitateko txapelketak.

Santiagotarrakeko beste hiru arraunlarik Maratoi modalitateko Europako Txapelketetan parte hartuko dute. Moskun jokatuko da junior mailako lehiaketa eta bertan Eider Amundarain, Martin Miranda eta Unai Amostegi lehiatuko dira.