Espainiako Kros Txapelketan ariko dira Super Amara BATeko neskak
2019/01/08
Kros laburreko Espainiako Txapelketan aritzeko txartela eskuratu dute asteburuan Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko neskek. Laugarren izan ziren taldeka igandean Azpeitian, kros laburreko Euskadiko Txapelketan. Bakarka, Janire Fernandez bederatzigarren izan zen, hamaseigarren Marta Aramburu-Zabala, hemezortzigarren Nerea Sarriegi eta hogeita zazpigarren Sandra Piera. Martxoaren 1ean ariko dira neskak Espainiako Txapelketan, Caceresen. BATeko mutilak bederatzigarren gelditu ziren taldeka Azpeitian, eta ez zuten Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu.