Espainiako klub arteko txapelketan lehiatuko dira BATeko emakumeak historia eginez
Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek Espainiako klub arteko txapelketan parte hartuko dute asteburu honetan. Bihar, otsailaren 15ean, Valentziako Luis Puig belodoromoan lehiatuko dira, historian lehen aldiz euren emaitza onengatik txapelketa honetan sailkatuta, estatuko bertze zazpi klub onenekin batera.
Ez da lehen aldia BATek Espainiako klub arteko txapelketan parte hartzen duena, lehen Erregina Kopa deitutako. Hala ere, lehen aldia da emakumeak bertan izanen direla euren merito propioengatik, hau da, eurek lortutako emaitza onek eman diete aurten bertan egoteko txartela. Horrela, historia eginen dute BATeko emakumeek Valentzian.
Sailkapeneko zortzigarren postuan kokatuta joanen dira Espainiako klub arteko txapelketara lehiatzen, eta ahalik eta maila hoberena ematen saiatuko dira, sailkapeneko zazpigarren edo seigarren postuak lortzeko asmoz. Hauek dira Espainiako txapelketa honetan parte hartuko duten BATeko atletak:
- Carla Arwen Martínez, 60 metroko lasterketan
- Laia Olascoaga, 200 metroko lasterketan
- Alaine Aguerralde, 400 metroko lasterketan
- Ainhoa Idoiaga, 800 metroko lasterketan
- Almudena Saborizo, 1500 metroko lasterketa
- Lucia Valero, 3000 metroko lasterketan
- Uxia Pereira, 60 metroko hesi-lasterketan
- Goizane Garcia, pisu jaurtiketan
- Naia Llorente, altuera jauzian
- Olaia Becerril, luzera jauzian
- Zuriñe Celis, jauzi hirukoitzean
- Aslin Quiala, pertigan
- Leire Martiarena, Alazne Garrido, Alaine Aguerralde eta Ainhoa Idoiaga, 4x400 metroko erreleboetan