ESPAINIAKO 8 ONENEN ARTEAN LEHIATZEKO TXARTELA JASO DU BAT-eko NESKEN TALDEAK
Zoriontsu hasi du Bidasoa Atletiko Taldeak 2019 urte berri hau. Lehiaketan geroz eta indartsuagoak direla erakutsi dute eta horren ondorio nagusia jaso berri duten albistea izan da. Erreginaren Kopako eta Espainiako Txapelketatik ateratako egoera orriak kontutan hartuz, emakumezkoen 8 talde onenen artean sailkatzea lortu du taldeak, berri benetan pozgarria.
Beraz, Valencia Esports, FC Barcelona, Playas de Castellon, AA Catalunya Grupompleo, Pamplona At, At San Sebastian eta A.D. Marathon taldeekin lehiatuko dira aurtengo denboraldian, Atletek eta klubeko zuzendatitzako kideek aitortu duten antzera, “Albiste honek indar gehiago eman digu lanean jarraitzeko, azken urteotan egin dugun bezalaxe”.
Gauzak horrela, datorren otsailaren 2an lehiaketa hasiko dute, Errege eta Erreginaren Kopa hain zuzen. Bertan, goi mailako lehiaketan hiru talde gipuzkoarrek parte hartuko dute, Real Sociedadek, Atletiko San Sebastianek, eta Bidasoa Atletiko Taldeak.