ESPAINIAKO 8 HARROBI ONENEN ARTEAN IZANGO DA BIDASOA

2021/06/14
ESPAINIAKO 8 HARROBI ONENEN ARTEAN IZANGO DA BIDASOA

Zaisa Bidasoa Kadete taldea Porriñon jokatuko den Espainiako Txapelketa Nagusian arituko dira asteazkenetik aurrera.

2001-2002 denboralditik lehen aldiz, Zaisa Bidasoa kadete taldeak Espainiako Txapelketa Nagusian arituko da. Galiziako Porriño hirian izango da hitzordua eta multzoko fasean KH7 Granollers, Puerto Sagunto eta Cajasur Cordoba izango ditu aurkari.

Lehenik eta behin, Cajasur Cordobaren aurka jokatuko dute lehen neurketa. Ostegunean, harrobiko taldeak bikain zaintzen dituen BM Granollersen aurka neurtuko dituzte indarrak eta final erdietarako sailkapena Puerto Saguntoren kontra jokatuko dute.

Mikel Mancisidorrek, Zaisa Bidasoa kadete taldeko entrenatzaileak, ““Fase honetara iristea mundiala da guretzat, Espainiako zortzi talde onenen artean sartzea. Hala ere, lortu izan badugu, maila hori erakutsi dugulako da, eta aste honetan Porriñon ahalik eta hoberen ibiltzen saiatzera goaz”, adierazi du. Mancisidorrek berak, Txapelketa Nagusi honetara iristea “saria” dela aitortu du, baina final erdiak jokatzeko “aukerak” badituztela ere ohartarazi nahi izan du. “Ilusioz eta konfiantzaz goaz, aste osoan oso ongi entrenatu ostean. Gure aukerak izango ditugu finalerdietan sartzeko”, gehitu du.

Sektoreko hiru neurketak irabazi osteko saria. 

Mikel Mancisidorrek eta Javier Saezek zuzentzen duen taldeak Espainiako Txapelketa Nagusira sailkatzeko, Alcala de Henaresen egoitza zuen sektorean goi-mailako hiru neurketa irabazi zituzten. Lehen jardunaldian, Catalunyako laugarren sailkatua den Sant Marti Voramar 32-23 mendean hartu zituzten. Bigarren egunean, aise gailendu zuten BM Culleredo (36-23) eta final zantzuak zituen azken neurketan, ozta-ozta, 32-33 irabazi zuten etxean jokatzen zuen Iplacea taldea.