ESPAINIAKO 23 URTEZ AZPIKO JAUZILARI ONENA BILAKATU DA IKER AROTZENA
Dena utzi zuen 7,61 metroko jauzia egin eta Nerjan jokatutako 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa irabazteko. Jauziaren osteko eroriko batean, sahiets bat apurtu eta denboraldia bertan behera uztera behartu dio.
Urte borobila izan da Iker Arotzenarena. Urtetik urtera, asko hobetu duen jauzilaria da eta adinak ematen duen esperientziaren bidez, aurretik lortu ez dituen emaitzak eskuratu ditu. Oso estu joan zen luzera jauzi txapelketan ez zuen hutsik egin eta 7,61 metroko jauziarekin 23 urtez azpiko Espainiako luzerako jauzilari onena bilakatu zen.
Denak ez ziren albiste onak izan, ordea. Txapelketan eginiko jauzien lurreratze batean, Arotzenak min hartu eta sahiets bat apurtu zuen. Lesio horrek denboraldia Espainiako txapelketaren atarian uztera eta 23 urtez azpiko Europako txapelketan parte hartzera behartzen du Arotzena.
Eva Queimañok eta Irene Muriedasek brontzezko domina eskuratu zuten.
Heptatloi eta disko jaurtiketa probetan iritsi ziren Bidasoa Atletiko Taldeak erdietsi zituen beste bi dominak. Denboraldi honetan Eva Queimañok zerbait erakutsi badu, lehiaketaren presioa bikain kudeatzen duela da. Hala egin zuen heptatloi proban, 200 puntutan hobetu zuen bere marka pertsonala eta podiumeko hirugarren koskara igo zen.
Emaitza bera Irene Muriedasek erdietsi zuen disko jaurtiketan. Ez zegoen faborioten artean, baina dominak ez dira paperean irabazten. Muriedasek oso lehiaketa erregularra egin zuen eta azken jaurtiketan, brontzezko domina lortzeko, 39,70 metro urreratu zuen diskoa.