Eskuz Binakako Txapelketako norgehiagoka hartuko du Uranzuk

2016/02/18
Eskuz Binakako Txapelketako norgehiagoka hartuko du Uranzuk

Urtean bi pilota partida profesional ikusteko aukera izaten da Uranzu pilotalekuan. Neguko hitzordua ostiralean izango da, otsailaren 19an, 20:30etatik aurrera. Kurpil Kirolak elkarteak, Irungo Udalak eta Asegarce enpresak antolatu dute jaialdia. Binakako Promozio Txapelketako final laurdenetako neurketak emango dio hasiera. Mendizabal III-Erostarbe, Arteaga-Imazen aurka ariko dira.

Eskuz Binakako Txapelketako final laurdenetako ligaxkako partida izango da ondoren. Retegi Bi (Altuna IIIren ordez)-Merino II, Ezkurdia-Barriolaren kontra ariko dira. Bigarren bikotea da finalerdietarako sailkatzeko aukera duen bakarra. Bosgarren postuan dude Ezkurdia eta Barriola, Artolak eta Albisuk baino garaipen bakar bat gutxiagorekin. Laugarren tokia da finalerdietarako azken txartela ematen duena. Beraz, haiek izango dute presioa Uranzuko hitzorduan.