Eskuz Binakako Txapelketako neurketa hartuko du Hendaiak

2017/01/13
Eskuz Binakako Txapelketako neurketa hartuko du Hendaiak
Goi mailako esku pilota eskainiko dute Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea-Larunbe bikoteek Hendaian. Daniel Ugarte pilotakeluan izango da norgehiagoka, urtarrilaren 13an, ostiralarekin. Irribarria-Rezusta Aspeko bikotea Eskuz Binakako Txapelketako sailkapeneko lidergoan dago, seitik sei partida irabazita. Asegarceko Bengoetxeak eta Larunbek, aldiz, bi besterik ez dituzte irabazi.  20:30etan hasiko da jaialdia Hendaian, Arteaga–Erasun / Laso-Iturriaga Promozio mailako partidarekin.Irribarriak eta Larunbek egin dituzte adierazpenak, hurrenez hurren.