Eskuin aldea sendotu du Bidasoak, Borragán fitxatuta
2016/06/17
Javier Borragán eskuin alboko jokalaria Bidasoa-Irunen ariko da hurrengo denboraldian. Asturiarra da, 1989an Oviedon jaioa, eta 1'99m da luze. Portugalen eman ditu azken bi denboraldiak, Lisboako Benfica taldean. Lehenago, Iruñean egin zituen bere kirol ibilbideko zenbait urte, San Antonion lehenengo, eta Anaitasunan ondoren.