Esku hutsik itzuli dira Leka Eneako neskak Kataluniatik

2015/12/16
Esku hutsik itzuli dira Leka Eneako neskak Kataluniatik

Katalunian aritu da Emakumeen Superdibisioko Leka Enea, 2015eko azken jardunaldian. Bikoitza izan da, bi partida jokatu baitituzte neskek. Baina biak galdu dituzte. Larunbatean 4-2 galdu zuen Leka Eneak Calellan, eta 4-3 igandean Matarón. Bigarrena bereziki lehiatua izan bazen ere, irundarrek ez zuten puntuak eskuratzerik lortu. Europako postuetatik kanpo gelditu dira, horrela, Leka Eneako neskak. Zazpigarren postuan pasako dituzte Gabonak.

Gizonen Superdibisioko Leka Eneak, berriz, Burgosen irabazi zuen larunbatean (1-4). Emaitza horrekin, denboraldi hasiera onari jarraipena eman diote mutilek. Sailkapeneko laugarren postuan daude, eta bi puntu gehiago ditu Priego bigarren sailkatuak.