Esku hutsik itzuli da Real Union Lasesarretik
BARAKALDO: Txusta, Picó (Andrada, 82'), Galán, Olaortua, Rubén González, Babá, Oca, Cerrajería, Ito (Iru, 69'), Vitoria (Buenacasa, 85), Jurgi.
REAL UNION: Otaño, Estrada, Gayoso (Arriaga, 75'), Rodellar, Senar, Esnaola, El Haddadi (Capelete, 68'), Martins (Alonso, 60'), Galán, Domínguez, Orbegozo.
GOLAK:1-0: Vitoria (49'). 2-0: Buenacasa (85').
EPAILEA: Eugeni Muñoz. Txartel horiak: Baba (Barakaldo); Martnis, Alonso (Real Union).
Stadium Galen erakutsi duen sendotasunik ez du Real Unionek, oraingoz, etxetik kanpo. Denboraldiko bigarren porrota jasan zuten txuribeltzek igandean, Barakaldoko Lasesarren. Ondo aritu ziren lehen zatian, gol aukera onak sortuz. Txusta Real Unioneko atezain ohiak ekidin zuen, behin baino gehiagotan, irundarren gola.
Atsedenalditik bueltan, gogor estutu zuen Barakaldok, eta abaguneen segida baten ondoren, lehen gola sartu zuen Ander Vitoriak. Desabantailak ez zuen Unionen hondamendia eragin, berdinketa oso hurbil egon baitzen birritan, gutxienez. Bukaera aldera, gehiago arriskatu behar izan zuen Asier Santanaren taldeak, eta etxekoek, kontraerasoan, neurketa erabaki zuten.