Esku hutsik irten da Granollers Artalekutik

2016/10/30
Esku hutsik irten da Granollers Artalekutik

BIDASOA: Zubiria, Cavero (3), Martínez, Crowley (2), Nonó (3), Borragán (3), Popovic. Dejanovic, Beltza, Aldaba, Serrano (3), Muiña (3) Basaric (1), Azkue (5), Lancina (5).

GRANOLLERS: Sastre, Cabanas (5), Ferrer, García (3), Figueras (3), Resina (4), Filipe (4). Alamo (4), Vicente (1), Flores, Marc García, Pérez, Cañellas (2), Gassama (2), Loncar (2), Márquez (1)

MARKAGAILUA: 2-1, 7-3, 10-7, 11-11, 14-13, 17-16 (atsedenaldia) 18-18, 19-20, 20-22, 23-24, 26-25, 28-27.

Neurria hartu dio Bidasoak Asobal Ligari. Sei norgehiagoka daramatza galdu gabe, eta bi garaipen segidan. Azkena, maila handikoa izan da, ligako talde indartsuenetako bat menderatu baitu Jacobo Cuetararen taldeak. Granollersen pare jarri da Bidasoa, Artalekuren babesean. Lehen zatian nagusi izan dira etxekoak, eraginkortasun handia erakutsiz. Arerioak ordea, gertutik jarraitu du Bidasoaren erritmoa (17-16 atsedenaldian).

Bigarren zatiaren hasieran, Granollersek estu hartu du talde bidasoarra, hiru goleko abantaila lortu baitu 42.minutuan (19-22). Sei minutu egin ditu Bidasoak golik sartu gabe, baina ez du amorerik eman. Erreakziorako gaitasuna erakutsi du, eta Dejanovic atezainaren ekarpenen laguntzaz, markagailua berdintzea lortu du berriro (22-22). Lehia bizia izan da azken minutuetan. 27-26koarekin, Serranok zutoinera bidali du baloia 58.minutuan. Granollersek berdintzeko erasoa izan du, baina ez du aukera aprobetxatu. Bigarrenean, Serranok ez du hutsik egin, eta norgehiagoka erabaki du.