Esku hutsik bueltatu da Hendaia Orthezetik

2016/02/01
Esku hutsik bueltatu da Hendaia Orthezetik

ORTHEZ: Manolé - Lasserre, Castagnet, Souverbie, Lagoardette - Séré-Peyrigain, Cruzalèbes; Elissalde, Saint-Martin, Soriano - Douet, Erremundeguy - Martinez, Prieto, Cuyolla.
Aldaketak: Testemale, Mousques, Lorenzo, Bielsa, Cazanave, Bergero, Daubagna.

HENDAIA: Sallaber - Danjou, Gaillardet, Azpeitia, Dubosq – Jimenez, Mahé - Sallenave, Zubizaretta, Le Calvez - Vial, Labarthe - Imaz de Tomas, Berho, Dudicourt.
Aldaketak: S. Ibarburu, Hiriart, F. Ibarburu, Laurent, Labèguerie, Bainçonau, Mondela.

Hendaiak ez dio azken irteerari etekinik atera. Orthezen aritu zen igandean, eta porrot mingarria jasan zuen. Etxekoen bultzadari eutsi zioten xuriek lehen zatian, nola edo hala (6-3). Bigarrenaren hasieran abantaila handitzea lortu zuen Orthezek, baina laster erantzun zuen Hendaiak, markagailua estutzeko (12-10). Hala ere, ez zuten Bearnokoak urduritzea lortu. Lanean jarraitu zuten etxekoek, 15-10ekoarekin garaipena bideratzeko. Hendaiak ahaleginak egin zituen markagailuari buelta emateko, edo defentsako bonusa lortzeko, bederen. Azken minutuan, ordea, azken entsegua egin zuen Orthezek, hendaiarrak saririk gabe uzteko. Sailkapeneko hirugarren postuan utzi du porrotak Hendaia.