Escondrillas eta Tanco izan dira onenak Irun Hiria Krosean

2015/11/16
Escondrillas eta Tanco izan dira onenak Irun Hiria Krosean

Irun Hiria Krosak eman dio hasiera Gipuzkoako kros denboraldiari. Txingudi Ikastolako zirkuituak hartu zuen, igande goizean. Senior mailan, Super Amara BATeko kide izandako bi korrikalari izan ziren azkarrenak.

Emakumezoetan Oviedo taldeko Itxaso Escondrillasek jantzi zuen txapela. Eibarko Aitziber Urkiola eta Txindokiko Maria Ibañez izan zituen atzetik. Nerea Sarriegi izan zen BATeko atleta onena sailkapenean. Bosgarren tokian sartu zen helmugan.

Senior mailako gizonezkoen artean, Real Sociedad taldeko Ignacio Tancok irabazi zuen lasterketa. Tolosako Sergio Romanek eta Eibarko Peio Osorok osatu zuten podiuma. Herri lasterketetan ibili ohi den Ion Garraus irundarra izan zen laugarren.