Errusiarrak izan dira nagusi Hondarribiko helmugan
Lokosphinx talde errusiarreko bi txirrindulari izan dira azkarrenak Bidasoa Itzuliko bigarren etapan. Dimitry Strakhovek lortu du garaipena, eguneko ihesaldia amaierara arte eraman ondoren. 25 txirrindulariko multzoa izan da hasieran, baina ibilbideak eta beroak hautatze lana egin dute. Gaintxurizketan gora atzean utzi ditu Strakhovek iheskideak, eta bakarrik ekin dio Jaizkibel mendatearen igoerari. Indartsu ibili da errusiarra Hondarribira bidean, eta hogeita bi segundoko aldearekin sartu da Harresilandako helmugan. Zhuralev taldekidea sartu da bigarren, eta VL Tecnics taldeko Mathias de Witte hirugarren. Steven Calderón liderrak maillotari eutsi dio, laugarren izan baita helmugan.
SAILKAPENAK:
2. etapa: Hendaia-Hondarribia
1 Dimitry Strakhov (Lokosphinx) 3:11:34
2 Vadim Zhuravlev (Lokosphinx) +22″
3 Mathias De Witte (VL Technic) +22″
4 Steven Calderón (Gomur) +22″
5 Filippo Zacante (Team Colpack) +22″
Orokorra
1 Steven Calderón (Gomur) 5:33:55
2 Enric Mas (Specialized-F.A.C) +1″
3 Jaime Rosón (Caja Rural) m.t
4 Julen Amézqueta (Baqué) m.t
5 Cristían Rodríguez (Caja Rural) +10″