Erronka zaila du Hendaiak, final laurdenetara heltzeko

2017/05/09
Erronka zaila du Hendaiak, final laurdenetara heltzeko

MAZAMET: Nuninger, De Sousa (Basso 62'), Destruelles (Jobe 59'), Zas Moreira (Maris 41'), Rayssac (Froissard, 65'), L. Ruiz, Assemat (Marquié 65'), Maffre, Garric, Hallinger (Compagnon, 70'), Marteau, Marty (Mouffok 65'), Pagès, Marvielle.

HENDAIA: Larribe, (Ibarburu 40'), Azpiroz (Cazet,40'), Hiriart (Eceizabarrena 40'), Vial, Pinon, Lecalvez, (Labeguerie 40'), Sallenave, Betachet, Laurent, Jimenez, Jaubert, Gaillardet (Lopez 50'), Azpeitia (Ducoté, 62'), Bainçonau, Chaudiere.

Kolpea jaso du Hendaiak, Fédéral 2ko final zortzirenetako joanekoan. Abantaila handia lortu zuen Mazamet aurkariak igandean, etxean aritzearen abantaila baliatuta. Neurketa osoan izan zen nagusi, 17-5eko aldea baitzuen atsedenaldian. Xuriek ez zuten norgehiagoka txarra egin, abagune onak izan baitzituzten. Alabaina, ez ziren eraginkorrak izan, eta gogotik ordaindu zituzten huts egiteak. Hamabi puntuko desabantaila gainditu beharko dute Ondarraitzen, lehian aurrera egiteko. Final laurdenetara iritsiz gero, hurrengo denboraldian Fédérale 1ean aritzeko eskubidea lortuko luke Hendaiak.