ERROIBIDEK LIDERRA GARAITU DU ARTALEKUN

2020/01/26
ERROIBIDEK LIDERRA GARAITU DU ARTALEKUN
C.B. Erroibide 84
70 Alkideba Ointxe

Sekulako neurketa jokatu du gaur Erroibidek, txapelketako liderra den Mondragon 84-70 garaitu dute 

Denboraldia aurrea doan einean, egonkortasuna aurkitzen ari da Erroibide taldea. Gaurkoan oso sendo jokatu dute Alkideba Ointxe Mondragon liderraren aurka eta 84-70 irabaztea lortu dute. Min hartuta zeuden bi jokalari berreskuratu ditu neurketa honetarako Sergio Martinen taldeak eta nabaritu da errotaziorako ahalmen handiagoa zuela talde irundarrak. Garaipen honi esker denboraldiko bostgarren garaipena eskuratu du Erroibidek, sailkapeneko bederatzigarrenak izaten jarraitzen dute lehen itzulia bukatzeko neurketa bat geratzen dela.

Lehen laurdena oso berdindua izan da, hasieran Erroibidek bere erritmoa ezarri du, baina minutuak pasa ahala Mondragonek bere tokia aurkitu du eta markagailuan agintzen hasi dira. Hasiera batean, urduri samar irten dira jokalari irundarrak baina laurdenaren amaieran bi puntutara hurbiltzea lortu dute (21-23).

Bigarrenean ordea, Sergio Martinen taldeak sekulako emanaldia eman du erasoan. 28 puntu eskuratu dituzte, erasoan bikain mugitu dute baloia, kontraeraso errazak gauzatu dituzte eta saskiratze bikainak gauzatu dituzte. Atsedenaldira 49-42koarekin iritsi dira bi taldeak, dena erabakitzeke eta biak ala biak garaipena lortzeko premiarekin.

Hirugarren laurdenak oso garrantzitsuak dira beti saskibaloian eta Erroibidek laurden honetan bikain defendatu du bere uztaila. Lau puntu besterik ez sartu ahal izan du Mondragonek, 12 puntu eskuratu ditu ordea talde irundarrak eta beraz, 61-46koarekin iritsi dira azken laurdenera.

Mondragonek irabazi du azken laurdena, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko. Azken laurdenean zehar zortzi puntutara hurbildi da kanpoko taldea, baina azken bi minutuetan ondo eutsio diote irundarrek eta azkenean amaierako 84-70 ezarri dute.