ERROIBIDEK 2018 URTEA PORROTAREKIN BUKATU DU

2018/12/18
Leioa Saskibaloi Taldeak Artalekun Erroibide garaitzea lortu zuen, orain arte irungo taldeak ez zuen etxean galdu
ERROIBIDEK 2018 URTEA PORROTAREKIN BUKATU DU
C.D. Erroibide 66
70 Leioa S.T.

Ez da Erroibidek espero zuen denboraldia izaten. Aurreko urtean igoera fasea jokatu ondoren ilusio askorekin hasi zuten aurtengo denboraldia, baina orain arte hiru norgehiagoka besterik ez dute irabazi eta beheko postuetan kokatuta daude. Lesioak eta azken minutuak jokatzeko ezjakintasunak partida asko puntu gutxigatik galtzea ahalbidetu dute.

Oso serio hasi zuten norgehiagoka Sergio Martinen mutilek, erasoan ideiak argi zituzten eta defentsan gogor diharduten. Horrela, lehen laurdena 21-14 bukatu zen. Baina bigarren laurdenean, defentsako intentsitatea behera egin zuen eta Leioako taldeak jaurtiketa liberatuagoak aurkitu zituen. Lau hiruko lortu zituzten bizkaitarrek laurden honetan eta markagailuari buelta eman zioten, 34-37.

Atsedenalditik bueltan, norgehiagoka oso polita jarri zen. Nabaritzen zen bi taldeek urteko azken garaipenaren bila irten zirela eta defentsak erasoei garaitu ziren. Errentak ez ziren batere mugitu, beti ere bizkaitarrak ziren aurretik baina bost puntukoa zen soilik. Hirugarren laurdena, 53-55 bukatu zen eta laurden bat faltan norgehiagoka oso irikita zegoen.

Azken laurdena oso berdindua izan zen ere, puntuak garesti lortzen ziren eta lortutako puntu bakoitza garaipena bezala ospatzen zen. Erroibidek aldaketa gutxiago egin zezakeen azken minutuetan, izan ere, Iñigo Valderrama antolatzailea eta Eneko Santa Cruz hegalekoa kanporatuak izan ziren. Hala ere, talde irundarra ez zen kokildu eta bizkaitarrak mendean hartzeko merituak egin zituzten. Azken bi minutuak iristear zirela eta uztaila txikitu zen. Leioak puntu bakarreko errenta zuen, baina Erroibidek ez zuen erasoak ongi egiten asmatu. Hori eta epaileen zenbait erabakik norgehiagoka bizkaitarrek 66-70 irabaztea ahalbidetu zuen.

Partiduko jokalaririk esanguratsuenak Erroibideko Amaury Martinez eta Leioako Eder Chavarri izan ziren, hurrenez hurren 26 puntu eta 15 puntu eskuratuta.

Porrot honekin, Erroibidek bederatzigarren postuan bukatzen du 2018 urtea, hiru garaipen eta sei porrotekin. Gabonak baliatu beharko dute pixkanaka sailkapenean gora joateko eta garaipen gehiago eskuratzeko.