Erroibide Irun Gabonetako III. Txapelketako azken partiduak jokatuko dituzte asteburuan

2024/12/31
Erroibide Irun saskibaloi klubak antolatuta, bi asteburuz lehian aritu dira Gipuzkoako eta Lapurdiko hainbat talde. Urtarrilaren 4an eta 5ean azken partiduak jokatuko dituzte.
Erroibide Irun Gabonetako III. Txapelketako azken partiduak jokatuko dituzte asteburuan

Erroibide Irun saskibaloi klubak Gabonetako txapelketa antolatu du aurten hirugarrenez. Artaleku kiroldegian lehiatzen ari dira eta bi asteburu segidan ospatu dute txapelketan. Lehen neurketak abenduaren 28an eta 29an jokatu zituzten. Larunbatean, abenduaren 28an, neska eta mutilak kadeteen partiduak jokatu zituzten. Biharamunean berriz, haurren txanda izan zen, neska eta mutikoetan ere. 

Heldu den asteburuan lehiaketarekin segituko dute eta larunbat eta igandean (abenduaren 4an eta 5ean) azken partiduak jokatuko dituzte. Larunbatean, junior neska mutilak arituko dira eta igandean berriz, senior neska eta mutilen txanda izanen da. 

Guztira, Gipuzkoako eta Lapurdiko zazpi talde ari dira Gabonetako txapelketan lehiatzen: Oiarso Saskibaloi Kirol Taldea, Hendaye Basket-Ball, Antigua Luberri saskibaloi taldea, Hondarribia Ikasbasket saskibaloi kluba, Beasaingo Kirolaren Lagunak, Saski Axular eta Erroibide Saskibaloi taldea.