Errege Kopa ere ez du lehiatuko Real Unionek

2017/05/15
Errege Kopa ere ez du lehiatuko Real Unionek

NAVALCARNERO: Olmedo, Stevens, José Antonio, Manu, Jesús, Jaume, Cifo (Fran, 65'), Alonso, Chema (Gonzalo, 71'), Joaquín (álex, 83'), Barbosa.

REAL UNION: Otaño, Gorosabel (Ozkoidi, 64'), Sagastibeltza, Ekhi, Azkoiti, Esnaola, Estrada (Hernáez, 53'), Alonso, Mujika (Galán, 46'), Juan Domínguez, Capelete.

GOLAK: 1-0: Joaquín (8'). 2-0: Steven (44').

Navalcarneron galduta agurtu du denboraldia Real Unionek. Ondorioz, zazpigarren postuan amaitu du liga, eta hurrengo denboraldian, ez du Errege Kopan parte hartuko. Txuribeltzak mendean hartuta, mailari eustea lortu zuen Navalcarnerok igandean. Hil edo biziko partida zen madrildarrentzat, eta oldarkor irten ziren, garaipenaren bila. Bi gol sartu zituzten lehen zatian, eta gehiago ere egin ahal izan zituzten. 8.minutuan iritsi zen lehena, eta 44.ean, atsedenaldiaren atarian, bigarrena. Azken lau jardunaldietan bi puntu besterik ez ditu bildu Real Unionek. Amaiera kaskarra izan du, beraz, denboraldiak.