ERREFUXIATU SAHARARREN KANPALEKUETAKO HAUR TALDE BAT STADIUM GALEN

2024/08/20
ERREFUXIATU SAHARARREN KANPALEKUETAKO HAUR TALDE BAT STADIUM GALEN

Oporrak Bakean programaren baitan uda Bidasoan pasatzen ari diren haurrak gonbidatu zituzten Real Union eta Barakaldoren arteko lagunartekora

Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpalekuetako haur talde bat Stadium Galen izan zen pasa den abuztuaren 14an, klub txuribeltzak gonbidatuta, Real Unionek eta Barakaldo CF-k jokatutako lagunartekoaz gozatzen. Tadamun, saharar herriari laguntzeko elkartea, zonalde honetan koordinatzen duen “Oporrak Bakean” programaren baitan uda Bidasoa eskualdeko harrera-familiekin igarotzen ari den haur talde bat da izan zen arratsaldea Galen pasatzen.