Erreakziorako gaitasuna erakutsi du Hendaiak

2016/11/16
Erreakziorako gaitasuna erakutsi du Hendaiak

Peyrehoraden irabazi du Hendaiak Fédérale 2ko zazpigarren jardunaldian, lehen zatian etxekoek hartutako abantailari buelta eman ondoren. Peyrehorade hobeto aritu zen atsedenaldiaren aurretik, eta 16-9ko errenta hartu zuen. Aldageletatik bueltan, ordea, multzoko liderrak bere nagusitasuna inposatu zuen, garaipena eskuratzeko. Bost puntuko abantaila du orain Hendaiak Lannemezan bigarren sailkatuarekiko.