ERRANDONEA, JOVER ETA MARTIN MAILARIK ONENEAN MALAGAKO MEETING INDOOR-EAN
Teresa Errandonearen eta Maria del Mar Joverren itzulera izan zen pasa den asteburuko lehiaketa, baita Elena Martinen debuta ere
Teresa Errandonea, Maria del Mar Jover eta Elena Martin Malagako Meeting Indoor lehiaketan izan ziren pasa den asteburuan. Bi lehendabizikoentzat itzulera izan zen, hilabeteak lehiaketetan parte hartu gabe egon ondoren. Hala ere, geldialdia ez zen nabaritu euren gorputzetan eta mailarik altuenean daudela erakutsi zuten. Bertzalde, Elena Martinek debuta egin zuen klubarekin eta marka ona eskuratu zuen, etorkizuna duen atleta dela agerian utziz.
Zortzi hilabetez lehiaketetan parte hartu egon ondotik, Teresa Errandoneak hesi-proban hartu zuen parte Malagan. Atletak lesio bat eduki zuen pasa den denboraldian eta behartua izan zen gelditzera. Hala ere, asteburuan osatutako lehen 60 metroko lasterketan bere marka pertsonala berdindu zuen. Emaitza hau hesietan heldu zenaren aurrerapena izan zen, izan ere, hesi-probako finalerdietan 8,18 segundu behar izan zituen lasterketa bukatzeko eta horrela, finalera pasatu zen. Bertan, 8,13 segunduko denbora eginez garaipena eskuratu zuen, itzulera ezinhobea edukiz.
Maria del Mar Joverrek ere hilabete batzuk zeramatzan lehiaketetatik urrun. Hala ere, sorpresa eman zuen eta maila ona erakutsi zuen egin zituen probetan ere. Baliogabe baten ondoren, eta 5,78 metro azpitik egindako salto bat kenduta, bertze emaitza guztiak onak izan ziren. 6,05, 6,13, 6,14 eta 6,17 metroko jauziak egin zituen eta beraz, errekuperazio ona izaten ari dela erakutsi zuen.
Azkenik, Elena Martinen debuta ere azpimarragarria izan zen Malagako Meeting Indorrean. Lehen aldiz hartu zuen parte Martinek klubarekin eta 800 metroko lasterketan 2:11,02ko denbora egin zuen, estatuko marka minimotik oso hurbil. Beraz, atleta honek ere etorkizun oparoa izan dezakeela erakutsi zuen asteburuan.
Tirso Ocañak eta Victoria Brisok ere emaitza onak
Bertze emaitzen artean, Tirso Ocañarena goraipatu nahi izan du klubak ere. 200 metroko lasterketa 23,12ko denbora egin baitzuen eta 60 metrokoan berriz, 7,05 segundukoa. Victoria Briso ere laugarren postuan sailkatu zen Madriden ospatu zen pista estaliko proba konbinatuan: 60 metroko hesi-proban (9,12), altueran (1,62m), pisuan (10,38m), luzeran (5,57m) eta 800 metroko proban (2:38,01 minutu). Horrela, 3514 puntu batu zituen Brisok guztira.
(Argazkia: Hector Montero)