Erlaitzen errepikatu du Alizia Olazabalek

2016/05/09
Erlaitzen errepikatu du Alizia Olazabalek

Joan den urtean bezala, Alizia Olazabal izan da emakunezkoetan azkarrena Erlaitz-Aiako Harria mendi lasterketan. 2:11ko marka egin du, eta bederatzi minutuko aldea atera dio bigarren sailkatuari. Virginia Perez eta Marlene Homate izan ditu ondoan podiumean. Gizonezkoetan, Hassan Aitchou izan da azkarrena, 1:44ko denborarekin. Joxe Amunarriz hondarribiarra bigarren izan da, eta Xabier Macias hirugarren. 22km-ko ibilbidea osatu behar izan dute, Aiako Harria parke naturalean, maiatzaren 8an.