Ergometroan baino hobeto aritu dira Santiagotarrak-eko arraunlariak uretan

2016/02/04
Ergometroan baino hobeto aritu dira Santiagotarrak-eko arraunlariak uretan

Sevillan izan dira asteburuan Santiagotarrak Kirol Elkarteko arraunlariak, ergometroko eta distantzia luzeko Espainiako Txapelketan. Ergometroan, arraunlariek ez zituzten esperotako emaitzak lortu. Entrenamenduetako marketatik urrun gelditu ziren. Uretan gozatu zuten ergometroko zapore garratza. 6.000 metroko lasterketetan aritu ziren, bakarka.

Aitzpea Gonzalezek jubenil mailan lortutako zilarrezko domina izan zen emaitzarik onena. Ane Marcos hamaikagarren gelditu zen lasterketa berdinean. Ander Legazkue 29. izan zen pisu arineko senior mailan, lasterketaren bigarren erdian aurreko eguneko nekea nabaritu ondoren. Nerea Seijo 9.izan zen emakumeen artean, lasterketa berdinean.