ERDIGUNEA INDARTZEKO JOKALARI BERRI BAT

2019/07/16
ERDIGUNEA INDARTZEKO JOKALARI BERRI BAT

 Xabi Cardenas 21 urteko jokalari Usurbildarra denboraldi baterako Real Unionekin akordio batera iritsi da 

Real Unionek jokalari berri bat aurkeztu zuen atzoko egunez. Oraingo honetan, zelaiaren erdigunea indartuko duen jokalari bat eman zuten ezagutzera, Xabi Cardenas 21 urteko jokalari usurbildarra hain zuzen.

Cardenas azken denboraldian Errealak utzita Calahorra taldean aritu zen eta bertan, 18 norgehiagoka jokatzeko aukera izan zuen. Lehenago, sei urtez errealeko harrobien taldean aritu da, horietatik bitan Errealaren hirugarren taldean hirugarren maila nazionalean. Iñaki Recio eta Aitor Aranzaberekin batera gaztetasuna ekarriko dio talde txuribeltzaren plantilari.