Erabateko oreka izan da Arenasen eta Real Unionen artean
ARENAS: Company, Royo, Bergara, Cabero, Uranga, Zabaleta, Txopi (Zumalakarregi, 59’), Matador, Ramos, Romero (Hector, 70’), Lopez.
REAL UNION: Otaño, Azkoiti (Aimar, 74’), Ekhi, Esnaola, Urkizu, Martins, Alonso, Eizmendi (Hernaez, 61’), Juan Domínguez, Ozkoidi, Mujika (Galán, 70’).
EPAILEA: Parra Gorriz. Txartel horiak: Bergara, Txopi, Lopez (Arenas); Azkoiti, Mujika, Aimar, Hernaez (Real Union).
Puntuak banatu zituzten larunbatean Getxoko Arenasek eta Real Unionek. Neurketa lehiatua izan zen Gobelakoa. Bi talde sendo aritu ziren elkarren kontra, eta gutxi izan ziren gol aukerak. Lehen zatian Unionek hartu zuen partidaren agintea, eta Eizmendik izan zuen abagunerik onena, zutoinera bidali baitzuen baloia. Bigarren zatian Arenasek hartu zuen lekukoa, baina ez zuen eraginkortasun handirik izan erasoko lanean. Sei jardunaldi daramatza jada Unionek galdu gabe. Ondorioz, sailkapeneko bigarren tokian dago, Albaceteren atzetik.