ENTRENATU GABE, ZORTZIGARREN GARAIPENA

2020/11/14
ENTRENATU GABE, ZORTZIGARREN GARAIPENA
Dicsa Modular Cisne 21
31 Bidasoa

Asobaleko aurreko 7 neurketetan bezala, Pontevedran denboraldiko 8.garaipena eskuratu du. Covida dela-eta, neurketa behar bezala prestatu gabe bidaiatu zuen talde irundarrak, baina ez du errendimenduan eragin handirik izan. 

Bidasoa Irunek bi puntu berri lortu ditu Pontevedran, Dicsa Modular Cisne 21-31 mendean hartuta. Jacobo Cuetarak entrenatzen duen taldeak, Gorka Nieto, Martin Santano eta Julen Urruzola bezalako gazteekin deialdian, lehen minutuetatik bideratu du norgehiagoka, Donat Bartoken, Iñaki Caveroren eta Nicolas Bonannoren golei esker lehen hiru goleko errenta lortu baitute bi minutu eskasetan (2. minutuan, 0-3). Etxekoen golari 0-3ko partzial batekin erantzun zaio; bi golak ezker besoetatik heldu dira, lehen biak, Bartoken bidez, eta bigarrena,Rodrigo Salinasek egin du. 8.minutuan eta 1-6ko markagailuarekin, etxeko taldearen entrenatzaileak bere lehen hutsartea eskatzera behartuta ikusi du bere burua.

Gorka Nietok sinatu duen 3-8ko emaitzaz geroztik, Pontevedrako taldeak Bidasotarren golik gabeko sei miuntu baliatu ditu hiru goleko aldera kokatzeko. (18.minutuan, 5-8). Jacobo Cuetarak neurketa gelditu du eta horren ostean, Bidasoa Irunek hasierako erritmoa berreskuratu dute. Hori gutxi balitz, 5-12koarekin, etxeko taldeak lehen zatiko bigarren hutsartea eskatu nahi izan du irundarren erasoa geratzeko, baina ezin izan dute. Izan ere, Irungo taldeak partidako errenta handiena lortu du atsedenaldira iritsi direnean, 7-16 hain zuzen ere.

Bigarren zatian, alde hori 11 golera iritsi da Iker Serrano kapitainaren bitartez (34.minutuan, 9-20). Bidasoa erasoan zein defentsan oso erregular jokatu du, beste behin ere, denboraldi honetan Bartzelonarekin batera kontuan hartzeko arerioa dela demostratu du. Gauzak horrela, neurketa 10 goleko abantailarekin bukatu da Bidasoaren alde (21-31).

2020-2021 denboradlia nahiko ezegonkorra izaten ari den arren, historiako denboraldi-hasiera onena berdindu du; 1994-1995 denboraldiaz geroztik ez zen 8 garaipen jarraian lortzen lehen 8 jardunaldietan. Irungo taldearen hurrengo konpromisoa ostegun honetan izango da, Artalekun Abanca Ademar Leonen aurka.