Eneko Furundarena, Julen Mujika eta Unai Barreto Euskadiko Selekzioarekin

2024/11/06
Bihar, azaroaren 7an, Bilboko La Casilla Kiroldegian arituko dira, Asier Abadek zuzentzen duen taldearekin batera.
Eneko Furundarena, Julen Mujika eta Unai Barreto Euskadiko Selekzioarekin

CD Bidasoako Eneko Furundarena, Julen Mujika eta Unai Barreto, Euskadiko Selekzioak deitu ditu bihar, azaroaren 7an, Bilboko La Casilla Kiroldegian jokatuko den lagunartekoan parte hartzeko. Asier Abadek gidatutako taldean izanen dira hiru bidasotarrak eta 19:30ean ospatuko da partidua. Txile izanen da Euskal Selekzioaren aurkaria neurketa honetan eta, hain zuzen ere, Esteban eta Rodrigo Salinas taldekideak izanen dituzte aitzinean. 

Euskaldunez gain, CD Bidasoako bertze zenbait jokalari euren herrialdeetako selekzioekin izanen dira egun hauetan. Alde batetik, Theodoro Boskos eta Jakub Skrzyniarz 2026ko Europako Txapelketarako EHFko sailkapenaren bigarren fasean izanen dira, Greziako eta Poloniako selekzioekin hurrenez hurren. Boskos Georgiaren kontra ariko da gaur (azaroak 6) eta Islandiaren kontra azaroaren 10ean. Skrzyniaz berriz, Israel izanen du bihar arerio eta Errumaria azaroaren 10ean. Bertzalde, Dariel Garciak lagunarteko bat jokatuko du Kubarekin Frantzian, Saint-Cyr Hanball taldearen kontra. Bukatzeko, Nacho Torrescusa, talde bidasotarreko prestatzaile fisikoa, Jordi Riberaren talde teknikoko kide izanen da Espainiak gaur Italiaren kontra jokatuko duen partiduan, baita azaroaren 10ean Letoniaren kontra jokatuko duenean ere. Bi neurketa hauek ere 2026ko Europako Txapelketara sailkatzeko kanporaketak izanen dira.