ENDAIARRAK PILOTA TALDEAK IRAILEAN OSPATUKO DU BERE 50. URTEURRENA

2023/09/13
ENDAIARRAK PILOTA TALDEAK IRAILEAN OSPATUKO DU BERE 50. URTEURRENA
Irailaren 30ean eginen duten bazkarian parte hartu nahi duenak ortzirala baino lehen abisatu beharko duEndaiarrak Pilota Taldeak irailaren 30ean ospatuko du bere 50. urteurrena. 1973an sortu zen, Stade Hendayais eta Les Eglantins elkarteen bateratzetik. Geroztik, berrogeita hamar urte daramatzate pilotarengatik eta pilotarekin lanean eta hori guztia ospatzeko, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute iraileko hondarreko egunerako. Mikel Larralde Endaiarrak taldeko ordezkariak azaldu duenez, 11:00etan ospatuko da ekitaldi nagusia. Bertan, paretan margotutako murala estreinatuko dute, aurreskua dantzatuko dute, abesti bat kantatu eta hitz batzuk ere erranen dituzte klubaren inguruan. Gainera, urte guzti hauetan taldean lanean ibili diren guztiak elkartuko dituzte eta argazki bat aterako dute, oroimenerako. Aperitif bat eginen dute gero, eta egunari bukaera ezin hobea emateko mahai baten bueltan elkartuko dira, 14:00etan. Bazkari hau irekia izanen da eta doainik, klubaren oparia izanen baita nahi duen guztiarentzat. Hala ere, joateko intentzioa dutenei konfirmazioa eskatu diete, irailaren 15a baino lehen. Horretarako, hiru telefono zenbaki jarri dituzte eskuragarri: 07 86 86 19 92 (Mattin Duhart), 07 78 07 18 54 (Patrick Minvielle) edo 06 8753 73 13 (Mikel Larralde). Helbide elektronikora ere idatz daiteke: endaiarrak.euskalpilota@orange.fr.