EMAKUMEAK, BIXI-BIXI

2021/09/14
EMAKUMEAK, BIXI-BIXI

Lucia Elizondok eta Maite Mariezkurrenak osatzen duten bikoteak Emeki Elkartearen Bixi Bixi Pala Txapelketa bereganatu zuten.

Emeki Elkarteko kideek adierazi zuten gisan, “Hondarribian palarekiko berpizten ari da eta hau hasiera besterik ez da egin”. Hondarribiko Emakumezkoen IV. Pala txapelketa antolatu eta gero, pasa berri den larunbatean Bixi-Bixi pala txapelketa antolatu zuen Hondarribiko Emeki Elkarteak. Soroetako pilotalekuan, sei bikote egun bakarreko lehian jardun ziren eta “nahiz eta bikote batek garaipena erdietsi, ez zen podiumik izan”, denak baitira txapeldun.

Urtean zehar, astearte, asteazken eta ostegunetan pala entrenamenduak aurrera eramaten ditu Emekik eta, hain zuzen ere, astero bertan buru belarri dabiltzen pala zaleak lehiatu ziren larunbatean. 3 orduko txapelketan, Lucia Elizondo eta Maite Mariezkurrena bikotea gailendu ziren finalean Xuxuna Ochoteco eta Agurtzane Berastegiren aurka, 20-9.