Emaitza izan da Bokaleren aurkako derbiak emandako onena
HENDAIA: Chaudière - Sallaber, Gaillardet, Azpeitia, Bainçonau - A. Mondela, Laurent - F. Ibarburu, Lagenèbre, Sallenave - Vial, Zubizarreta - Ezpeleta, S.Ibarburu, Dudicourt.
Aldaketak: Larribe, Berho, Hiriart, Labéguerie, A. Ibarburu, Danjou, Discazeaux.
BOKALE: Capoulun - Lagarde, Thomazo, Herrero, Iputcha - Betbeder, Courtade - Mocho, Ospital, Leflem - Dejean, Mundubeltz - Boutaty, Courade-Bontemps, Gaye.
Aldaketak: J. eta P. Haurieu, Sentenac Fernandes, Pourteau, Lassalle, Ruiz.
Bi neurketa segidan galdu ondoren, berriro irabaztea lortu du Hendaiak. Bokale mendean hartu zuen igandean, Ondarraitzen jokatutako derbian. Garaipena izan zen ondoriorik onena, Hendaiak ez baitzuen neurketa ona egin. Kanpoko taldeak izan zuen baloiaren jabetza, eta etenik gabe erasotu zuen Hendaia. Ezin izan zuen, ordea, Hendaiarren jokalaririk eraginkorrena gelditu. Jérôme Bainçonauk egin zituen xurien puntu guztiak. Arnasa hartu du Hendaiak garaipenarekin, baina jokoa hobetu beharko du hurrengo jardunaldietan. Igandean Casteljaloux herrian ariko da (15:30).