EMAITZA IKUSGARRIAK TRASONAN
Santiagotarrak taldeko 11 piraguista Asturiaseko Trasona herrira bidaiatu zuten Espainiako Pistako 1000 metroko txapelketan parte hartzeko eta domina ugari ekarri zituzten irunera
Harrobia oso ondo zaintzen duen kluba da Santiagotarrak, eta azken urteetan Espainiako Txapelketetatik dominekin Irunera bueltatzera ohitu gara. Asteburu honetan, Trasonan Espainiako Pistako 1000 metroko Txapelketa ospatzen zen, eta bertara 11 palista eraman zituen irungo klubak.
Trasonan Espainiako ehun klubek parte hartu zuten eta horietatik, Santiagotarrak taldekako sailkapenean 12.postuan bukatzea lortu zuen. Emaitza hori lortzeko, bertaratutako palistek emanaldi bikainak egin zituzten, hala nola, hauek izan ziren emaitza nagusiak:
• Nerea Garcia 1. jubeniletako K1ean
• Nerea Garcia eta Intza Mendez 2. jubeniletako K2an
• Aiur Platero, Aimar Amundarain, Beñat Arsuagaeta Alex Anatol 3. juniorren K4ean
• Aitor Gorrotxategi, Telmo Fernandez, Igor Nieto eta Eneko Egiguren 4. Seniorren K4ean
Emaitza hauek gutxi izango balira, asteburu osoan zehar proba internazionaletarako kontrolak ospatu dira, eta horietan ere Santiagotarrako hiru palistek parte hartu dute, hala nola, Eneko Egigurenek, Aitor Gorrotxategik eta Telmo Fernandezek. Kontrol hauetan, Gorrotxategik 23 urtez azpiko maila izanda, maila absolutuko K4ean sartzeko aukerak ditu eta Fernandez 23 urtez azpikoen Europako Txapeletan arituko da K2an.