ELOSEGI ETA CRESPO OLINPIADETARA, OLAZABALEK ITXARON BEHARKO DU
Seu d’Urgallen jokatutako mundialean, bakarkako txapelketan zilarrezko domina eskuratu du Elosegik eta brontzezkoa Crespok. Biak Tokioko Joko Olinpikoetan arituko dira, Klara Olazabal ordea itxaron beharko du bostgarren izan ondoren
Seu D’Urgalleko eslalomeko munduko txapelketak berri ezinhobeak utzi ditu. Tripulazio modalitatean Elosegik eta Olazabalek zilarrezko dominak eskuratu bazuten eta Crespok brontzezkoa, bakarkako txapelketetan emaitzak ez dira gutxiagorako izan.
Elosegi C1 modalitatean aritu zen, zazpigarren postuan sailkatu zen final erdietan eta emaitza horrekin 2020ko Tokioko Joko Olinpikoetan lehiatzea lortu zuen. Baina gehiago nahi zuen, eta amestutako jeitsiera bat eginez zilarrezko domina jantzi zuen. Penalizaziorik gabe egin zuen jeitsiera Elosegik, egun osoan lehen postuan egon zen baina azken momentuan Joly frantsesak irundarraren denbora hobetu zuen. Pena urrea ez lortzea, baina asko bilatutako domina eskuratu zuen behingoz Elosegi eta horregatik poz pozik agertu zen podiumean.
Kirolak beti justua bilakatzen da, eta merezi duten kirolariek merezitako emaitzak lortzen dituzte. Hori bera gertatu zitzaion Joan Crespori, brontzezko domina eskuratuta hainbeste amestutako Joko Olinpikoetan aritzeko txarteltxoa lortu zuen. Hau ere, txoratzen igo zen podiumeko hirugarren postura.
Klara Olazabalek ere sekulako emaitza erdietsi zuen bere modalitatean 21 urteko gazteak Munduko bostgarrena bukatu zuen. Emaitza honen bitartez, Tokion aritzeko aukerarekin jarraitzen du, baina momentuz, opor batzuk hartzeko denbora izango du.