ELORRIO MENDERAEZIN

2021/10/26
ELORRIO MENDERAEZIN
Txingudi Errugbi Kluba 14
81 Elorrio

Euskadiko Senior Ligako bigarren jardunaldian “gehiegizko belarrondokoa” jaso zuen Plaiaundin Txingudi Errugbi Klubak, Elorriok 14-81 garaitu zuen.

Azken bi urtetan bi taldeek lehia estua izan dute, baina denetataik talde bizkaitarra irten da garaile. Lehia estua gogoa eta indarrari dagokionez, emaitzak erreparatuta, Elorriok irabazi ditu azken denboraldietako norgehiagoka guztiak, aise gainera. Erronka zaila zuen talde bidasotarrak, min hartutako jokalariak berreskuratzen ari den bitartean, aurten ere talde handia duen Elorrio jaso zuen asteburuan. Besteak beste, aurreko urteko ligako garailea izan zen Sarako Izarra mendean hartzeko kapaza izan zen sasoi berriko lehen jardunaldia.

Jokatzeko kide justuak zituen etxeko taldeak, baina egoerak okerrera ere egin dezake. Hastapeneko mintuetan, hasierako hamaikakoan ezinbesteko jokalaria den Unai Herrerok taldekide batekin talka egin zuen eta buruan zauria zuelarik zelaitik atera behar izan zuen Iñigo Camamarero teknikariak. Hirugarren minutuan, lerro oso batean aldaketarik gabe geratzea eragin zuen, fisikoki eta taktikoki asko mugatuz. Ondo baino hobeto baliatu zuen Elorriok aldaketa goiztiarrak Txingudi Errugbi Klubean eragin zuen ezegonkortasunak eta ordu laurdena bete aurretik hiru entsegu eta bi transformazio gauzatu zituzten. 19 puntuko aldea eskuratu zuen talde bizkaitarrak.

Hiru entseguen ondoren heldu zen talde bidasotarraren erreakzioa. Roman Solisek eguneko lehen entsegua erdietsi zuen eta Alejandro Lasak eraldatu zuen (7-19). Jokoa hobetu zuen etxeko taldeak, baina ohikoak bilakatzen ari diren akatsek Elorriok beste lau entsegu eta bi transformazio gauzatzera ahalbidetu zuten. 7-41 emaitzarekin hartu zuten bi taldeek aldageletarako bidea.

Bigarren zatian egoskor irten zen zelaira Txingudi Errugbi Kluba, melean indar gehiago sartu zuten eta norgehiagoka agintzera igaro ziren; aldiz, Elorriok asmatu zuen aurkariaren marka-eremua pasatzen. 45 eta 57.minutuetan birritan asmatu zuten (7-53), 65.minutuan ‘Pachi’ Garciak erantzuna eman zien (14-56), baina azken minutuetan guztiz amore eman ostean, Elorriok beste 28 puntu lortu eta neurketa era biribilean bereganatu zuen (14-81).

Sailkapenean, denboraldiko lehen bi neurketetetan garaipena erdietsi gabe, baina puntu batzuk eskuraturik, azken-aurreko postuan kokatuta da Txingudi Errugbi Kluba, Bera Bera B-ren aurretik. Datorren astean, Sarako Izarraren aurka 16-6 galtzetik datorren Arrasateren aurka jokatuko dute Iñigo Camareroren jokalariek, beste neurketa zaila, baina irabazi beharrekoa.