ELORRIO EZIN MENDEAN HARTU

2019/04/04
ELORRIO EZIN MENDEAN HARTU
Elorrio 63
12 Zaisa Txingudi Rugby Club

Larunbatean Zaisa Txingudi Rugby Klubak Elorriora bidaiatu zuen txapelketako talderik zailenaren aurka lehiatzeko eta porrot mingarri batekin bueltatu ziren etxera, 63-12

Igoera faseko neurketa guztietan porrotaren zapore narratza ezagutu du Zaisa Txingudi Rugby Klubak. Sarako Izarraren eta Errioxaren aurka galdu ondoren, Elorrion garaipena beharrezkoa zuen igoera lortzeko ametsarekin jarraitzeko, baina aurrean txapelketako talde gogorrena zuen. Denboraldi honetan, hirutan lehiatu dira Elorrio eta talde bidasoatarra eta hiruetan bizkaitarrak nagusitu dira.

Neurketaren hasiera gogorra izan zen Zaisa Txingudi Rugby Klubarentzat, Elorrio taldea partidua lehen minututik txikitzera irten zen, baina lehen minutuetan behintzat bidasoatarren defentsak ongi eutsi zituen bizkaitarren saiakerak. Hala ere, bostgarren minutuan zigor kolpe batetik aterata Elorriok neurketako lehen entzegua gauzatu zuen (5-0).

Zaisa Txingudi Rugby Kluba ez zen kokildu eta ondo erreakzionatu zuen lehen entsegu horri. Argi utzi zuten baloirik gabe sufritzen zekiela eta baloiarekin arriskua sortzen zutela, horrela, Elorriok gaizki defendatutako ruck batean Txingudi Rugby Kluba entsegua gauzatu eta markagailuan 5-7 aurretik jarri zen. Bidasoatarrak aukerak izaten jarraitu zuten, baina Elorriok oso ongi mugiarazi zuen baloia eta edozein akats baliatzen zuten Zaisa Txingudi Rugby Klubak irabazitako metroak jateko eta 18.minutuan, Elorrioren bigarren entsegua iritsi zen (10-7).

Zaisa Txingudi Rugby Klubak erasotzen jarraitu zuen berriro ere markagailuan aurretik jartzeko, baina elorriotarren 22an kokatuta zeudelarik, Elorriok baloia lapurtu zuen eta zuzenean 15-7koa ezarri zuten hirugarren entseguaren bitartez. Partidua zailtzen zen bazen ere, Txingudi Rugby Klubak ez zuen etsitzen baina entsegu baten faltan zeuden. Orduan, 25.minutuan benetan zaildu zen neurketa, txartel hori bat erakutsi zioten jokalari bidasoatar bati eta jokalari bat gutxiagorekin aritu beharko ziren ordutik. Zigor kolpe horretan hain justu, 22-7 jarri zuten markagailuan eta bost minutu beranduago, entsegu berri bat eskuratu zuten 27-7.

Oso ikututa zegoen Zaisa Txingudi Rugby Kluba eta 14 jokalarirekin hamar minutu igaro ondoren, neurketa guztian horrela jokatzeko beharretan ikusi ziren epaileak txartel gorri bat erakutsi ondoren. Berriro ere, zigor kolpe horretatik, markagailuan 32-7koa jartzeko entsegua lortu zuten eta emaitza horrekin neurketa atsedenaldira iritsi zen.

Bigarren zatia oso luzea izango zela mentalizatuta irten ziren zelaira Zaisa Txingudi Rugby Klubeko jokalariak baina, lehen minutuetan behintzat Elorrio bere zelaian mantentzeko asmoarekin irten ziren. Elorriok ordea bere bidea jarraitu zuen eta lehen aukeran entsegu berri bat burutu zuen 39-7koa ezartzeko. Ordutik Zaisa Txingudi Rugby Klubak ezin izan zuen Elorrioren erasoa geldiarazi eta 58-7ra ere iritsi zen Elorrioren aldea.

72.minututik aurrera neurketa erotu zen eta bidasoatarrak ezegonkortasuna baliatu zuten neurketako bigarren entsegua egiteko (58-12). 76.minutuan Elorrioren erantzuna iritsi zen, 63-12koa jartzeko eta azkenik, 78.minutuan 63-17ko azken markagailua ezarri zuen.

Hasieran berdindua zirudien partidua, txartel horien eta gorrien bitartez asko zaildu zen. Emaitza honek igoera lortzeko ametsa asko zailtzen du, hasierako hiru norgehiagokak galduta bigarren postua lortzea geratzen zaio soilik. Hori lortzeko, Zaisa Txingudi Rugby Klubak bigarren itzuliko hiru norgehiagokak irabazi beharko ditu eta bigarren emaitzei itxaron.