Elgoibar menderatu dute Bidasoako bi talde nagusiek

2015/11/05
Elgoibar menderatu dute Bidasoako bi talde nagusiek

Elgoibarren jokatu dute aste honetan Bidasoako lehen taldeak eta Bidasoa Bk. Larunbatean 30-33 irabazi zuen filialak, Estatuko Lehen Mailako partidan. Laugarren garaipena izan zen gazteentzat. Asteazkenean, berriz, Bidasoako lehen taldeak jokatu zuen kiroldegi berdinean. Euskal Kopako kanporaketa gainditu zuen Bidasoa-Irunek Elgoibarren. Finalerdietan dago jada. Agerian utzi zuen taldeen arteko alde handia (15-31). Ligari dagokionez, atsedena izango du aste honetan Bidasoako lehen taldeak.

Porrota Hondarribiak

Euskal Ligako Hondarribia Eskubaloiak bide okerra darama. 21-25 galdu zuen igandean Hondartzan, Arrasateren aurka. Aurkari gogorra zen, liderra baita. Dena den, berdeek oraindik ez dute partidarik irabaztea lortu. Larunbatean Oñatin ariko dira, Aloña Mendiren kontra (18:00).