Elgoibar atzean utzi du Bidasoa Bk

2016/03/03
Elgoibar atzean utzi du Bidasoa Bk

Bidasoa B: Diego Zamora, Mikel Mindegia; Ander Aldanondo (1), David Rincón (3), Fernando Rincón (5), Iñaki Legorburu, Elur Cambronero (8), Javier Zamarreño (3), Iñaki Martínez, Jon Calderón (1), Iñigo Gómez (2), Asier Satrustegi (1), Andoni Eizagirre, Odei Santa Cruz (3).

Sailkapenean berdinduta zeuden Elgoibar eta Bidasoa B. Baina filialak irabazi zuen elkarren arteko lehia, igandean Artaleku kiroldegian. Sailkapenean, taldeen artean ez zegoen alderik, eta kantxan ere, agerian gelditu zen parekotasuna. Hiru goleko abantailak ere izan zituen Elgoibarrek lehen zatian (10-13). Atsedenaldian, ordea, berdinketa irudikatu zuen markagailuak (14-14).

Hortik aurrera, etxekoek izan zituzten abantailak. Txikiak, beti ere. 28.minutuan lauko aldea eman zion David Rinconek Bidasoa Bri, 27-23koarekin. Elgoibar ez zen gai izan diferentzia horri buelta emateko. Estatuko Lehen Mailako sailkapenean, seigarren postuan dago filiala. Asteburuan etxean jokatuko du berriro, Pulpo azken sailkatuaren kontra (Larunbatean, 16:30etan).

Sailkapeneko hirugarrena menderatu du Hondarribiak

Hondarribiaren hobekuntza agerikoa izan da azken jardunaldietan. Emaitzetan ere nabaritu da. Igandean Aloña Mendi gainditu zuen, sailkapeneko hirugarrena (25-21). Sei puntuko aldea du orain jaitsiera postuekiko. Asteburuan Errenterian jokatuko dute berdeek, Ereintza Bren kontra (Larunbatean, 17:15etan).