ELENA LOYOK ETA PIERRE URRUTY IRABAZI ZUTEN BIDASOAKO MARATOI ERDIA
2024/02/26
Nagore Azkue eta Eneko Agirrezabal izan ziren 10K lasterketaren irabazleakBidasoako Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igandean, otsailaren 25ean, Irunen. 1.301 bat korrikalari izan ziren guztira irteeran eta Bidasoa Atletiko Talde antolatzaileak balorazio positiboa egin du ibilbidea hasi berria duen proba honen inguruan. Elena Loyo eta Pierre Urruty izan ziren maratoi erdiaren irabazleak eta Nagore Azkue eta Eneko Agirrezabal berriz, 10K proban izan ziren garaile. Eguraldi kaskarrarekin baina arrakastaz ospatu zen 2024ko Bidasoako Maratoi Erdia. Proban aldaketa batzuk egin ondotik, lehen aldia zen ibilbidea berria eta izendapen berria ere estreinatzen zutena. 1.301 partehartzaileek osatu zuten proba eta balorazio positiboa egin zuten korrikalariek eta antolatzaileek edizio honen inguruan. Irabazleei dagokionez, Elena Loyo eta Pierre Urruty izan ziren lehenak helmugaratzen Irunen maratoi erdia osatu ondotik. Loyok 1:14:39 behar izan zuen lasterketa bukatzeko eta Urrutyk berriz, 1:10:25. 10K proban berriz, Nagore Azkue eta Eneko Agirrezabal izan ziren irabazleak. Azkuek 0:39:21 behar izan zuen lasterketa bukatzeko eta Agirrezabalek berriz, 0:31:02. Honez gain, BATeko Sara Villasantek bigarren postua eskuratu zuen maratoi erdian. Sufrituta baino 1:19:01ko denboran osatu zuen ibilbidea eta pozik gelditu zen egindakoarekin. Villasante berarekin, Azkuerekin, Agirrezabalekin eta Adur Amilibia BATeko ordezkariarekin izan ginen eta beraiek aurtengo edizioaren balorazioa egin dute.