EKHI SENARREK EZ DU REAL UNIONEN JARRAITUKO

2022/06/28
EKHI SENARREK EZ DU REAL UNIONEN JARRAITUKO

Talde txuribeltzarekin 216 neurketa ofizial jokatu ondoren, Ekhi Senar ez da Irunen arituko hurrengo denboraldian

Real Unionetik jakitera eman dutenez, Ekhi Senarrek ez du talde txuribeltzean jarraituko hurrengo denboraldian. Jokalari barañaindarrak 216 neurketa ofizial jokatu ditu guztira Irungo taldearekin, horietako 25 azken urte honetan Lehen RFEF Footters mailan eta Aitor Zulaikaren agindupean.

Ekhi Senar 2012an iritsi zen Real Unionera, Osasunako harrobian hezi eta SD Huescan utzita jokatu ondoren. Horrela ailegatu zen talde irundarrera ere, utzita eta denboraldi erdian. Urtea bukatuta, Osasunara itzuli zen eta handik, Lleida Esportiu taldera joan zen. 2016an Real Unionera itzuli zen berriz ere eta bertan eman ditu azken zazpi denboraldiak.

Barañaindarrak 216 partida ofizial jokatu ditu txuribeltzez jantzita, ligako 170 Bigarren B Mailan, ligako 25 RFEF Footters Lehen Mailan, Errege Kopako bi eta RFEF Kopako 19. Neurketa guzti hauetan, zortzi gol sartu ditu, zazpi Bigarren B Mailako ligan eta beste bat RFEF Footters-eko Lehen Mailan.

Azken denboraldi honetan, 25 norgehiagoka jokatu ditu Aitor Zulaikaren agindupean eta Lehen RFEF Footters Mailan. Guztira, 2.045 minutuz aritu da zelaian talde txuribeltzarekin.

Real Unionetik bere profesionaltasuna eskertu nahi izan dute eta etorkizunean zorte ona opa. Gainera, omenaldi ekitaldi batean lanean ari direla ere jakinarazi nahi du klubak, “kluba eta zaletuak merezi duten bezala agurtzeko” aukera edukitzeko.