EKHI BRAVOK ETA GUILLE DONOSOK EZ DUTE REAL UNIONEN JARRAITUKO

2022/06/24
EKHI BRAVOK ETA GUILLE DONOSOK EZ DUTE REAL UNIONEN JARRAITUKO

Bi jokalariak 2020an iritsi ziren talde txuribeltzera eta bi denboraldiren ondoren, ez dute beraien kontratua berrituko Irunen

Ekhi Bravok eta Guillermo Donosok ez dute Real Unionen jarraituko datorren urtean. 2020/21eko denboraldian iritsi ziren talde txuribeltzera eta bi urteren ondoren, ez dute Real Unionekin beraien kontratua berrituko.

Ekhi Bravo 2020ko abuztuan iritsi zen Real Unionera. Lehen denboraldi hartan, partidu bakarra jokatzeko aukera izan zuen, jasandako lesioak zirela medio. Azken denboraldi honetan, klubeko Ohorezko Errejional Mailan aritu da donostiarra. Guille Donoso ere 2020ko uztailean etorri zen klub txuribeltzera. Lehen urtean hamahiru neurketa jokatu ondoren, azken denboraldi honetan Palencia CF taldean aritu da.

Real Unionetik eskerrak eman nahi izan dizkiete bi jokalariei erakutsitako profesionaltasunagatik eta zorte ona opa nahi izan die beraien etorkizunean.