EKHI BRAVO BERRESKURATU DU REAL UNIONEK
Denboraldi hasieratik min hartuta egon den Ekhi Bravo lanera bueltatu da gaurko egunean.
Gaur goiezean Real Unionek Orion egin duen entrenamenduan Ekhi Bravo jokalari donostiarra lanera batu da. Real Unionek eta Eibarrek 2020ko abuztuaren hasieran Bravoren lagapena hitzartu zuten, baina lesio larri baten ondotik, denboraldi honetan oraindik ezin izan du debuta egin.
Antiguokon eta Tolosan jokatu ostean, CD Vitoria taldean jokatu zuen eta bertan zegoela, Eibarreko lehen taldearekin entrenamendu askotan parte hartu zuen. Errege Kopako txapelketan, Jose Luis Mendilibarrek kamiseta armaginarekin debuta egiteko aukera eman zion eta urte berean, CD Vitoriarekin 2.B mailara igoetzeko fasea jokatu zuen.
Gauzak horrela, Aitor Zulaikak zelai erditik gora hegalean aritzen den jokalaria berreskuratzen du. Une hauetan, Mario Capelete, Jon Madrazo eta Zourdine Thiorrekin lehiatu beharko da hasierako hamaikakoan sartzeko. Bien bitartean, Guille Donoso sendatze-prozesuan jarraitzen du.